Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita gaitazu

GEOGRAFIA

Malerreka eskualdean kokatua, Pirinio Atlantikoan. Nafarroako iparraldeko herri tipikoa da. Herrigunea, harrizko etxe handiaz eta harrizko karrika meharrez osatua dago, Ameztia mendiaren erdialdean kokatua, balkoi baten modura, bista ederrak ditu.
Udalerriak, 160 bat biztanle ditu eta Iruñetik nola Irundik iristeko, Donezteberaino NA-121-A errepidea hartu behar da. Hemendik, NA-4040 errepidea hartuz, 4 kilometrotara.
Udalerriak duen izugarrizko naturak, lasaitasunak eta jendearen adeitasunak, euskal kulturara eta tradiziora hurbiltzeko, leku eder batean bihurtu dute.
Eguraldi atlantikoa duenez, neguak epelak eta euritsuak dira. Udak, berriz, epelak eta atseginak.
Ameztia eta Anizpe, bi amuarrain errekak, Ezpelura amuarrain erreka osatzen dute. Erreka horietan, arrantza egin dezakegu.

NATURA

Oizko basoan pagoa nagusi da baina gaztain, lizar eta ohianeztatzeko pinudiak ere, badira. Basoa, belaiak eta iralekuak elkartuz, margo eder eta ikusgarri bat osatzen dute, urteko edozein urtarotan. Urrian, oihan horietaz uso-ehiztariek gozatzen dute. Gehienbak, Ezpeldegia-Bojeral deitzen den usategian.
Oizko mendian zehar posible da ere, mendi txirrindularitza eta ibilbide ezberdinak egitea.
Pagadien artean, ezpela aurkitzen dugu. Horren zurarekin, herriko artisauak, sukaldeko eta bazkaltzeko tresnak egiten dituzte. Garai batean, herriko jendeak negualdean, zurezko kaikuak eta eskalapoinak eta ezpelazko koilarak, ardatzak eta makilak egiten zituzten. Egun, artesau batzuk bakarrik daude eginkizun horietan.

HISTORIA

Herria 1.366.urteko dokumentu batean azaltzen da lehendabiziko aldiz. Oizko historia, 1.845. urte arteraino, Santesteban de Lerin ibarrari lotua dago. Urte horretan bihurtu zen udalerri.

ARTEA

Aipagarri dira Ameztia errekaren gaineko Erdi Aroko zubia, XIX. mendeko udaletxea, San Tiburzio parroki-eliza eta bertan gordetzen den XVII. mendearen hasierako zilarrezko gurutzea.
Anizpe-Ezpelura erreka segituz, baserrietako bidean, garaiko bateko kisu-labe batzuk aurkitzen ditugu.
Jauregia dorretxearen harrizko paretak gelditzen dira, zurezkoa zen dorrea erre baizuten.

BESTAK

Herriak, Ama Birjinaren eguna ospatzen du, irailaren 8an.
Herriko bestetan, hainbat aizkoa apustu eta herri kirol antolatzen dira.
Baita, herriko bazkaria bertsolariekin ere.

OHITURAK

Herrian, LAXOA pilota jokoa mantendu da. Joko hori, XVIII. mendea aintzin ezagutzen da eta erraten denez, pilotan aritzeko modurik zaharrena da. Menditik etortz

en ziren artzainen eskutik sortua. Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean barna h

 

edatu zen. XIX. mende erdialdera izan zituen momentu goxoenak, 1.870. urte artaraino, gaur egun ezagutzen dugun pareta ezkerreko frontoiak sotu baiziren.
Egun, LAXOA txapelketa urtero antolatzen da, apirila eta abuztuko hilabete artean, eta Oizko herriak, beti, partehartu izan du.

HIZKUNTZA

Euskara. Erran dezakegu, herriko jendea %100a euskalduna dela.

GASTRONOMIA

Zopak, zuri eta beltza, gaztanbera, gazta, aretxekia, bildoskia, zerrikia …