2020ko kontribuzioak bideratu dira, helbideratuak dauden zergak 2020-11-27an kobratuko dira. Helbideratzekoak direnak, interesatuek Udal honek Rural Kutxan duen kontuan dirusarrera egin behar dute 2020-12-30a baino lehen.
Covid-19, Alarma egoera 2020.10.27 neurri berriak
Neurri berrien koadroa_Alarma egoera 20.10.27
Ehiztarientzat neurriak, Covid-19
Ehizatzeko neurriak, 2020-10-13 datara eguneratua. Covid-19 Ehiztarientzat neurriak
Ezpeldegia usategiaren behin-behineko esleipena
2020-09-15eko osoko bilkuran Ezpeldegia usategia behin-behinez eman da. Prezioa: 3200 eur. Esleitzailea: Jose Manuel J. Plegua jarraituz interesatuek sesta erabil dezakete (irailak 21 bitarte), sestarik ez bada esleipena behin betikoa bihurtuko da. Alkatea. Ugutz Zelaieta Fernandez
2020/01 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena.
Oizko Udalak, 2020ko maitzaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2020ko aurrekontuan. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen…
Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena.
Oitzeko Udalak, 2020ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta…
Alkate eta zinegotzien ordainsaria
Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluarekin bat eginez. Oizko Udalak,…
2019ko kontuen onespena. Erakusketa publikoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995, martxoaren 10koa, 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Oitzeko Udalak, 2020ko maiatzaren 12an egindako kontuen komisioan, adostasun txostena eman diola aipatu Udalaren 2019. urteko aurrekontuen kontu orokorrei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean,…
2019/03 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena.
Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsirik gelditu da 2019/03 aldaketa. Hau 2019ko abenduaren 19an onetsi zen hasiera batean eta 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2020ko martxoaren 9an. Horrenbestez, eta foru lege horren 202.3 artikuluan…
2020ko ibilgailuen gaineko zergaren ordain-agiriak
2020. urteko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiria luzatu da. Egindako data: 2020ko apirilak 21. Ordaintzeko epea: 2020-04-21etik 2020-05-21 bitarte. Hauxe jakinarazten da guztiek jakin dezazuen. Alkatea. Ugutz Zelaieta Fernandez.