Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Alkate eta zinegotzien ordainsaria

Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluarekin bat eginez.

Oizko Udalak, 2019ko abenduaren 19an ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen legeak eskaturiko gehiengoarekin:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik:

–Alkatetza eta zinegotziak:

Udalak, alkate eta zinegotzi karguan aritzeagatik, toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa, karguaren dedikazioaren arabera banaturik ordainduko du urtean. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kontuan izanik.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Oitzen, 2020ko ekainaren 3an.– Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.